Jon Mentxakatorre eta Santiago de Pablo

Gure bazkideak

2024/04/19

Jon Mentxakatorre eta Santiago de Pablo

Lehenengoak euskal mitoei buruzko bi liburuki argitaratu ditu, bigarrenak, aldiz, Tomás Alfaro Fournierren biografia politikoa.

Labayru Fundazioak eta Zornotzako Udalak argitaratutako liburuaren izenburua hau da: Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa. I eta II. Jon Mentxakatorre Odriozolaren lana bi liburukitan banatzen da: lehenengoan fenomenoaren ikerketa sakona eta zorrotza egiten du eta bigarrenean testuen antologia biltzen du. Azkenik, bibliografia zabala aurkezten da gaian sakondu nahi duenarentzat.

Santiago de Pablo historialari arabarrak idatzitako Una tragedia política. La Segunda República en Vitoria vista por Tomás Alfaro Fournier lanean pintore, musikari, enpresaburu, militar, idazle eta Gasteizko gizarte-bizitzaren dinamizatzaile horren bizi-gorabeherak jarraitzen ditu, baita 1931 eta 1936 bitartean Gasteizko alkateorde izan zen ezkerreko politikari errepublikar garrantzitsu haren gorabeherak ere. Urte luzez bidegabeki ahaztuta egon zen pertsonaia historiko baten biografia politikoa izateaz gain, Santiago de Pabloren liburuak errepublikaren urteetan Gasteiz eta Arabari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzen du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp