Irailaren 20an, ostiralez 18:30tatik aurrera, Mintzalasai festibalaren kari, Jean-Mixel Larrasquet eta Jasone Salaberria plazabaratzearen estreinaldiaren bitartez kantuz, bertsoz eta dantzaz omenduko ditu Eusko Ikaskuntzak.
Jean-Mixel Larrasquet Baionako Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea izan zen, baita Eusko Ikaskuntzako Ipar Euskal Herriko lehendakaria ere 2012tik 2018 arte. Baionan, zendu zen 2018ko martxoaren 19an.
Jasone Salaberria Fuldain Baiona, euskal linguista eta irakaslea izan zen. Euskara irakasle izan zen Seaskan eta urte anitzetan IKER Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroko ikerketa-proiektuetan partaide. Baionan zendu zen 2021eko apirilaren 8ean.
Plazabaratzea Montaud plaza eta Faures kalearen artean aurkitzen da, Jasone Salaberriak eraman zituen lehen urratsak plazaren berrantolaketarako baina maleruski gauzatu baino lehen pausatu zen. Plazabaratzeak Erdi Aroko arotzen Faures karrika eta Montaut plazaren arteko landare lotura eginen du. Erdiko ibilbidea abantailatua izanen da. Gainezarririko haritzezko abe lerroez zedarriturik landareendako muga eta jargirako baliagarriak. Eguneko orduaren arabera bisitariak eguzkiaren izpiek argitzen duten lorategiaren aldean jarri ahal izanen dira.