Berri korporatiboak

2013/09/01

Jean Haritschelharren heriotza

Jean Haritschelhar idazle, politikari eta euskaltzainburu ohia (Baigorri, 1923) hil da Miarritzeko erietxean, 90 urte zituela. Iragan den irailaren 4ean izan ziren hileta elizkizunetara Eusko Ikaskuntzako ordezkaritza oparoa gerturatu zen, azken agurra eta doluminak ematera. Jean Haritschelhar Letretan doktore zen Pariseko Sorbona unibertsitatearen eskutik. 1966tik 1988ra Euskaltzaindiako lehendakariorde izan zen, eta 1989an Lehendakari izendatu zuten eta Luis Villasantek utzitako ardurari heldu zion. Bere jaioterri Baigorriko alkate izan zen 1971tik 1980ra. 1988an Honoris Causa doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak. 2004. urtean Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman zion Jean Haritschelhar Duhalderi.

Irakurri gehiago