Berri korporatiboak

2012/02/27

Jardunaldiak

Gaurko Euskal Haur eta Gazte literaturaren hitzaldi zikloa burutuko da

Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura sailak, zortzigarren aldiz jarraian, Gaurko euskal literaturaren hitzaldi zikloa antolatu du. Iragan den otsailaren 21ean, Kirmen Uribek Garrmendiaren bidaiak liburuarekin eman zion hasiera ziklo honi. Leioako Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan aritu zen; Uribek Garmendia pertsonaia asmatu zuen eta bere ibilbideak euskal literaturan irakurle handiak lortu ditu. Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskarako Errektoreordetzaren laguntzarekin batera Eusko Ikaskuntzak jarraituriko hitzaldi horien helburua, idazleak irakurleen hurbiltasuna bilatuz, elkarrizketan jartzea izango litzateke.

Unibertsitateko ikasle-irakurleak hiru egile ospetsuekin solasean aritzeko aukera izango dute; Kirmen Uribe, Juan Kruz Igerabide eta Xabier Olaso izango dira horren arduradun. Ikasleek aldiz aurretik, lanak eskolan irakurri eta landuak izango dituzte, eta horrela, idazleen obrak eta ekarpenak ezagutzeko aukera bikaina izango dute. Aldi berean, euren artean sortzen den elkarrizketak bide zabalagoa emango dio testuaren ezagutzari.

Jarraian, martxoaren 13an, Juan Cruz Igarabideren hitzaldia izango da, Literatura Bizi argitalpenarekin. Igarabidek Euskadi Saria jaso zuen 1999. urtean eta Jonas pertsonaiaren egile bezala da ezaguna. Azkenik, Xabier Olasok bere Ze pupu eta ze trapu! obraren mintzaldia, maiatzaren 3an, Leioako leku berean, egingo du. Olasok ere 2005. urtean Euskadi saria jaso zuela azpimarratu nahi dugu. Beraz, itzal handiko hiru egileren elkarrizketa saioa izango da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp