Berri korporatiboak

2009/04/07

Jakiundek 12 kide berri sartu ditu akademian

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, apirilaren 3an Donostian egindako ohiko osoko bilkuran Akademiako kide kopurua haztea onartu zuen, 2007ko urriaren 25ean sortu zenetik lehenengo aldiz.

Akademiko berriak hautatzeko, bertaratutako Jakiundeko kide guztien onespena egon zen eta aukeratutako akademikoen bikaintasuna, independentzia eta konpromiso etiko eta soziala kontuan izan ziren. Denak dohain handiekiko pertsonak dira, beraien espiritu kritikoagatik, sortzeko gaitasunagatik eta bakoitza bere jarduerak egiteko zorroztasunagatik nabarmendu izan dira. Era berean, denak prest daude beraien ezagutzak ekartzeko, Jakiunde goi-mailako eztabaidagune bihur dadin, bikaintasun zientifikoa eta artistikoa sustatuko dituen zentro gisa eta ezagutzaren gizarte aurreratuen berezko erronkak eta aukerak interpretatzeko, aztertzeko eta kontsultarako goi-organo gisa.

Lehenengo handitze honekin Jakiundek oreka handiagoa lortu nahi izan du jakintzako diziplinen artean, eta bereziki azpimarratu du Akademiarako hautatutako kideen artean gizarteko alorretako ordezkariak egoteko nahia. Jakiunde ohartzen da gizarteak, oro har, eta unibertsitate inguruak, bereziki, potentzialitate handia dutela Akademiaren zeregina garatzeko eta etorkizuneko handitzeetarako.

Handitze honen ondorioz, Akademiako hautatutako osoko kide aukeratu dira: Nevadako Unibertsitateko (AEB) Center for Basque Studies-en sortzailea, William A. Douglas; Ana María Echaide, filologoa; Esther Ferrer, artista plastikoa; José Antonio Garrido, ingeniaria; Jean Haritschelhar, filologo eta literatoa; Xabier Lete, poeta eta abeslaria; Maria del Carmen Mijangos, kimikaria; Luis de Pablo, konposatzailea; José Ramón Recalde, jurista; Javier Retegui, ingeniari teknikoa eta Eusko Ikaskuntza presidente ohia; José María Setién, jurista eta teologoa eta Javier Tejada, fisikoa.

Jakiundeko kide dira, Pedro Miguel Etxenike fisikaria buru dela, berezko osoko kide gisa: Eusko Ikaskuntzako presidentea, Jose Mari Muñoa; Unibertsitateetako aktiboko errektoreak: Juan Gimeno Ullastres (UNED), Iñaki Goirizelaia (UPV-EHU), Angel José Gómez Montoro (Nafarroako Unibertsitatea), Jean Louis Gout (Université de Pau et des Pays de l?Adour), Julio Lafuente Lopez (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Jaime Oraá Oraá (Deustuko Unibertsitatea) eta Iosu Zabala Iturralde (Mondragon Unibertsitatea); eta hautatutako osoko kide gisa: Javier Aguirresarobe, Jesús Altuna, Montxo Armendáriz, Iciar Astiasarán and., José M? Asua, Bernardo Atxaga, María Bayo and., Juan Colmenero, José Luis de la Cuesta, Javier Echeverria, M? Carmen Gallastegui, Juan José Goiriena, Félix Goñi, Gurutz Jáuregui, Maïté Lafourcade, Mariasun Landa, José Antonio López de Castro, Jon Marcaide, Rafael Moneo, Gregorio Monreal, Inma Shara, Jesus M. Ugalde, Juan Uriagereka, Enrique Zuazua.

Akademiaren web orri berria aktibatu da: www.jakiunde.org

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp