Eusko Ikaskuntza eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak itun estrategikoa sinatu dute, bi erakundeen artean lankidetza sendoa eta estua ezartzeko asmoz:
- EUSKO IKASKUNTZA eragile giltzarria izan dadin, INNOBASQUEk zuzentzen duen Gizarte Berrikuntzako proiektuan.
- INNOBASQUEk aukera izan dezan EUSKO IKASKUNTZAren esperientziaz, ezagutzaz eta harreman-sareaz baliatzeko.
- Gizarteari bi entitateak bat datozela, lan koordinatua egiten dutela eta lankidetzan dihardutela adierazteko.
Innobasque-ren helburu nagusia Euskadi eraldatzeko prozesuan buru izatea da, eremu guztietan gizarte berritzailea izan dadin. Euskadi Europan, berrikuntzaren arloan, erreferente izatea lortu nahi da.
Itun hau edukiz hornitzeko, bi erakundeak jardueren urteko plan bateratua egingo dute. Eusko Ikaskuntzak 2008, Berrikuntzaren Urtea Euskadin garatzen parte hartuko du besteak beste.


