Otsailaren 26an, Donostiako egoitzan, Eusko Ikaskuntzak eta zortzi euskal unibertsitatek aukeratutako hiru proiektuak aurkeztuko dira.
Masterreko ikasleen, doktoregaien eta 4. mailako eta 5. mailako gradu bikoitzeko ikasleen artean ikerketa bultzatzeko asmoz, 2025. urtearen amaieran Ikerketa Sustatzeko eta Laguntzeko II. Programa deitu zen. Deialdira 35 proposamen aurkeztu ziren (aurreko edizioan baino ia %50 gehiago), 19 emakumek sinatu zituzten eta 16 gizonek, lurralde guztietakoak, diasporakoak barne.
Otsailaren 26an, Eusko Ikaskuntzaren Donostiako egoitzan, hautatutako hiru proiektuen aurkezpen ekitaldia egingo da. Ana Urkiza presidenteak, Cesar Gallastegui Aranzabal programaren koordinatzaile eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta hiru irabazleek: Josune Azurmendi Telleria, Idoia Eraso Guisasola eta Jare Rodriguez Zabalak hartuko dute hitza. Bakoitzak bere ikerketaren helburuak, erabiliko duen metodologia eta aurreikusitako emaitzak azalduko ditu, baita bere proposamena bultzatzen duten arrazoiak ere. Azkenik, diplomak banatuko zaizkie.
