Ihintza Palacin Mariscal / Iban Larrandaburu

Podcast

2021/09/23

Ihintza Palacin Mariscal / Iban Larrandaburu

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak

Mugaz gaindiko harremanen oraina eta geroa

Ihintza Palacin Mariscal eta Iban Larrandaburu, Mugaz Gaindiko Zuzenbideko adituak solasean aritu dira.

“Mugako espazioak: Europako aukera-lurraldeak eta bizikidetza” jardunaldiarekin batera, irailaren 24an, Nafarroako Parlamentuan, bi partaideek Solasaldiak atalean hitz egin dute.

Ihintza Palacín, Europako Unibertsitate Institutuko ikertzailea eta Zuzenbideko doktoregaia, eta Iban Larrandaburu, Mugaz Gaindiko Zuzenbideko doktoregaia, mugaz gaindiko errealitateari buruzko gaurkotasuneko eta etorkizuneko alderdiak errepasatzen dituzte: mugaz gaindiko harremanak bideratzeko tresna eta politika publikoak, herritarrek eta gizarte-mugimenduek izan behar duten eginkizuna, mugaz haraindiko garapenerako lehentasunezko lan-ildoak, herritartasuna edo pandemiak gune horietan izan duen eragina.

Podcast-a entzun >>

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp