Eusko Ikaskuntzak topaketak burutu, eztabaidak bideratu eta ideiak partekatzeko hainbat gune eratzen ari da, bertan hausnarketa anitzak bideratzearren eta proposamen berriak zehazteko asmoz. Horien xede nagusia Euskal Herriko biztanleengan pentsamolde kritikoa sustatzea litzateke.
Ekimen berri horietako batek euskal kultura eta zientziaren inguruko EUSKONEWS aldizkaria du oinarritzat. Argitalpen honek ia 20 urte bete ditu eta sarean zazpi mila harpidedun baino gehiago dauzka. Apiriletik aurrera bi atal berri jarriko dira abian: "Urteko galdera" eta "Solasaldiak". Lehenengo hori testu bezala azalduko da eta bigarrena aldiz ikus-entzunezko baliabideen bitartez. Bi atal horietan ibilbide ospetsua izan duten pertsonen ekarpenak bilduko dira, gure artean pil-pilean dauden arazo eta erronken inguruan, bereziki gizartea, kultura, zientzia eta teknologia jorratuz.

Hain zuzen, "Urteko galdera" tribuna irekia izango da eta urtero egilek eta irakurlek beraiek zehaztutako gai propioa landuko da. Lehenengo ekitaldi honetarako, 2015ean zehar alegia, aukeratu den galdera hauxe dugu: Nola aldatu ditu Internetek gure prozesu kognitiboak? Javier Echeverría Ezpondak, Filosofian katedraduna, Zientzia eta Teknologian espezializatuta, zabaltzen du bidea hirugarren ingurunean gaitasun pertzeptibo eta kognitiboen inguruan hausnarketa eginez.
"Solasaldiak" atalak, adliz, ikus-entzunezko elkarrizketa edo hizketa aurekztuko du. Lehenengo honetan, Daniel Innerarity, Filosofia politiko eta sozialeko katedraduna da, gizarte kritiko batetan pentsamendu kritikoaren balioaz solasten da bai eta intelektualen inplikazioaz gestio publikoan, emozioa eta arrazionaltasunaz bizitza politikoan, gizarte-ekonomiaz edo Ekialde-Mendebalderen arteko ibilbideen erritmo desberdinetaz.
?
Eusko Ikaskuntza-Solasaldiak: Daniel Innerarity from Euskomedia TB on Vimeo.
