Eusko Ikaskuntzak eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak batera garaturiko "Global Entrepreneurship Monitor, GEM. Informe Ejecutivo. Comunidad Autónoma del País Vasco 2008" azterlana aurkeztu da. Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian egindako aurkezpenean ondokoek esku hartu zuten: Izaskun Artetxe, Berrikuntza eta Ekonomia Sustapeneko Ahalduna, BFA; Marta Ajuria, Bizkaiko Eusko Ikaskuntzako Lehendakariordea; Jose Luis Curbelo, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Zuzendari Nagusia; Iñaki Peña, GEM EAE taldeko zuzendaria, eta Alicia Coduras, GEM Españako zuzendari teknikoa.
Berri korporatiboak
2009/05/25
