Berri korporatiboak

2006/10/25

Global Entrepreneurship Monitor. Comunidad Autónoma del País Vasco. Informe Ejecutivo 2005 argitalpenaren aurkezpena

Euskadiko 2005eko ahalmen ekintzaileari buruzko txostenaren aurkezpena

Urriaren 25ean, Global Entrepreneurship Monitor (GEM) proiektuaren 2005eko txostena aurkeztu zen Bilbon. Eusko Ikaskuntzaren, Deustuko Unibertsitatearen eta EHUren arteko lankidetza dela bide, duela bi urte abiaturik, Euskadiko jarduera ekintzailea zehazki ebaluatzea du proiektu honek helburu, nazioarteko proiektu honetan parte hartzen duten beste 45 herrialderekin konparatuz.

EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean eginiko ekitaldian ondokoek hitz egin zuten: Ana Aguirre Zurutuza, Eusko Jaurlaritzako Industria Merkataritza eta Turismo Sailburua; Xabier Retegi, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria; Iñaki Goirizelaia, EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordea; Julia M? González Ferreras, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako Errektoreordea; Ignacio de la Vega, GEM-España Proiektuko Zuzendaria eta Iñaki Peña, GEM-EAE Proiektuko Zuzendaria.

Xabier Retegik, bere mintzaldian, kohesio erakunde gisa Eusko Ikaskuntzak duen zeregina azpimarratu zuen, horren bitartez ahalbidetzen baita unibertsitateen arteko lankidetza, oraingo honetan bezalaxe, gizartearentzat garrantzia duten proiektuetan.

GEMen bigarren azterketa honek emandako datuek, Iñaki Peña proiektuko zuzendariaren hitzetan, agerian jartzen dute Euskal Autonomia Erkidegoa erdiko egoeran dagoela bere esparruko herrialdeen artean, nahiz eta egiturazko ahulezia batzuk izan, hala nola inbestitzaile profesionalizatuen gabezia edo ekintzaile jarduera piztu beharko lukeen prestakuntza lan urria.

Azkenik, Ana Aguirre sailburuak urteko txosten hauen balioa nabarmendu zuen, Euskadiko enpresa garapenerako politika zehatzak ezartzerakoan

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp