Bizilagunen arteko harremanak indartu eta sare bat sortzea da Hernialden ezarritako helburu nagusia, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
Apirilaren 28tik, programaren bigarren fasea hasi zenetik, ekainaren 30era arte, tailerretan hainbat alderdi landuko dira, hala nola “antena” sozialen eraikuntza, gerokoen diseinua, komunitatea sortzeko esperientziak eta komunikazio trebetasunak. Eta hori guztia, ohikoa den bezala, konfiantzazko giro seguru eta lasaian, pertsonen artean loturak ezartzeko, beren gaitasunak garatzeko eta erronkei modu kolaboratibo eta sortzailean aurre egiten ikasteko.
Izan ere, taldeko pertsonen arteko lankidetzaren ondoriozko lehen esperientzia bat gauzatu da jada; zehazki, Hernialdeko I. Artisautza Azokaren antolaketa da, joan den maiatzaren 11n egin zena, eta arrakasta handia izan zuen, bai erakustoki eta salmenta postuen kopuruagatik, bai egunean zehar ugaria eta iraunkorra izan zen bertaratutako publikoagatik.
Zalantzarik gabe, lehen urratsa besterik ez da; baina Hernialdeko Komunitateak zailtasunak gainditzeko eta erronkei aurre egiteko erakutsi duen gaitasunak epe ertain batean ekintza gehiago eta sakonagoak ezarriko direla iragartzen du. Horrek guztiak pentsarazten du sarea handitzen joango dela, erresistenteagoa, eta gero eta bizilagun gehiago “harrapatzeko” gai izango dela.