Uztailean amaitutako tailerren bigarren fasearen ondoren, sortutako harreman sarea sendotzeko urratsak ematen ari dira.
Egungo zein etorkizuneko erronkei aurre egiteko sare erlazional bat ehuntzea eta Komunitate aktibo bat berriro sortzea ziren 2024an ekimenaren hasieratik ezarritako helburuetako batzuk.
Horretarako, elkargune lasai, seguru eta konfiantzazko bat sortu behar zen, parte-hartzaileek beren trebetasun pertsonalak zein kolektiboak garatzeko gai izan zitezen elkarrekin sortzeko eta ikasteko prozesu batean.
Parte hartzaileen balorazioa oso handia izan da, eta nabarmentzekoak dira hausnarketa ariketak, dinamika parte hartzaileak eta, oro har, dinamizatzaileen zein komunitateko pertsonen inplikazio maila. Gainera, lortutako giro ona eta sortutako konplizitatea oso baloratuak izan dira.
Txostenean zehatz-mehatz jasotzen dira programaren bigarren fasean garatu diren input teorikoak, hausnarketa-jokoak eta sormen-ariketak.
Gainera, hiru ekimen diseinatu eta prototipatu ziren:
- Bertan bertakoa (hurbileko vending sistema)
- Postontziak, saskiak, saltzeko makinak, hainbat produktu dituzten txanponekin.
- Hainbat etxejabe, sasoiko produktu desberdinak.
- Tokiko kontsumoa
- Baserritarrak eta bizilagunak ados jarri.
- Belaunaldiak uztartuz
- Argazki zaharren erakusketa aitzaki: nondik gatoz, nortzuk gara eta lotura gaur egungoekin.
- Pintxoa prestaketa/askaria
- Bideo emanaldi bat
- Eskutik eskura
- 3. adinekoak, komunitateko partaide.
- Beraien ezagupenak, trebetasunak ardatz hartuta
- Jendea erakartzeko egun kulturalak antolatu, hiru ekintzak erakargarri egiteko.
- Talo prestaketa, mozorroen sorkuntza...
Udazkenean jarriko dira martxan ekimenak, taldeak erabakiko duen hurrenkeran.
Baina ez dugu ahaztu behar ekimenak aitzakia besterik ez direla harremanak sendotzeko eta lan egiteko modu kolektibo desberdinak garatzen joateko, “komunitatea eraikitzea” eta, azken finean, “herria egitea” ahalbidetuko dutenak.
Txostenak
![]() | ![]() | |
|---|---|---|


