Virginia Maquieira D'Angelo, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Gizarte Antropologiako Irakasle Tituludunak irakurri du Genero Sistema arloko osoko txostena. Unibertsitate horretako Emakumeari buruzko Azterlanen Unibertsitate Institutua zuzendu du eta Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko Errektoreordea da. Haren ikerketa lerro nagusiak ondokoak dira: genero sistemen teoria eta metodologia; gizarte antropologiaren berrikuste feministak; herritartasuna, giza eskubideak eta globalizazioa; generoa eta gutxienen sexualitateak.
Maquieira irakaslearen hitzaldiaren gaia ondokoa izan da: jakintzaren berrikuntza berdintasunean aurreratzeko. Genero sistemaren analisia diziplinartekoa izatea da abiaburuko printzipioa Maquieirarentzat, horrek alderdi berritzaileak baitakartza gizarte antolakuntza ulertzerakoan. Aldaketarako partaidetza prozesuak eta, ezagutza aplikatzerakoan, berrelikadura dira ikerketaren hornigaiak. Horrek, era berean, profesionalen etengabeko prestakuntza eta programen ebaluazioa exijitzen du, baita praktika egokiak ere elkarri loturiko gizarteetan, berdintasunezko aurrerapena lortzea helburu.
