Berri korporatiboak

2009/12/01

Gazteria

Gazteak eta parte hartzea

Donostian, azaroaren 12an, 70 unibertsitario gaztek eztabaidatu zuten gizartean parte hartzeko molde berriei buruz, Eusko Ikaskuntzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko jardunaldiaren barnean. Ondoko galderak planteatu ziren: Nola gustatuko litzaiguke parte hartzea gaur egungo gizartean? Zein bide zabal ditzakegu gazteek modu erosoagoan parte har dezaten? Zein gai interesatzen zaizkigu?

Gazteak kritiko azaldu ziren,baina beren ustez sistema hobetuko luketen gaiak jarri zituzten mahai gainean. Era berean, erakundeetako ordezkariek, Markel Olano Ahaldun Nagusiak eta Eneko Goia Foru Aldundiko eledunak hitzeman zuten adierazitako hausnarketak ez zirela lur txarrean eroriko.

Premios Ei-Gazte

La comunicación Memoria social y vida cotidiana, presentada por el grupo de alumnos de la Facultad de Filosofía y Letras de la Universidad de Deusto dirigidos por la profesora M? Jesús Cava, obtuvo el Premio Ei-Gazte a la Mejor Comunicación convocado con motivo del XVII Congreso. Los restantes premios concedidos por el Área de Juventud de Eusko Ikaskuntza fueron en la categoría de documentales para Izai Bujanda por su trabajo sobre las injusticias en el mundo. Y como mejor póster se eligió el titulado ¿La protección social vasca es igual para tod@s? de Jezabel Amparo Lucas.

Euskara da nire aukera

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat gazte bildu ziren Hondarribian azaroaren 13tik 15era, XXI. mendearen hasierako euskararen egoerari buruzko esperientziak eta iritziak kontrastatzeko. Hala amaitu zen Ei-Gaztek sustaturiko Euskara da nire aukera. Zein da zure estiloa? egitasmoa. Maiatzetik, taldetan banaturiko gazteek lekukotasunak bildu eta euskararen egoeraz eta habitat desberdinetan euskaraz bizitzeko aukerez hausnartzeari ekin zioten. Talde horiek beren herriguneetan eta bizi esparruetan bilduriko datuak batera jartzeko bide eman zien Hondarribiko topaketa honek.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp