Berri korporatiboak

2009/11/19

Gazte Foroa. Globalizazioa / Globalización

Globalizazioa, herri gutxietsien erronka Facultad de Ciencias Humanas y Sociales, UPNA, Nafarroa Irakaslea: Kepa Fernández de Larrinoa Partehartzaileak: Iñaki Urriza Oyaga, Julen Pitillas Primicia, Edurne Gil Urabain, Andrea Ortega Sanchez, Aitziber Galan Nieto, Leire Rivas Jorge, Amaia Andueza Gastesi

Lan honen bitartez, ezagutzera eman nahi dugu gaur egun herri indigenak aurrera eramaten hari dituzten hainbat borroka. Aldarrikapen hauen jatorria ikusteko hiru mende atzera jo behar dugu. Non inposaketak, txikizioak, lurren desjabetzeak ? sufritu izan dituzte. Gaur egun, guzti honi aurre egiteko hainbat borroka eramaten hari dira. Hala nola: autodeterminazioaren nahia, nazioartekotasuna, giza eskubideen aldarrikapena, nortasunaren garrantzia (nahiz banakakoa nola komunitatekoa) eta kanpo esku-hartzeak duen eragina (positiboa nola negatiboa).

Pixkanaka-pixkanaka, nahiz eta estatu ezberdinak egoera honetaz jabetu izan diren eta hainbat aurrera pauso ematen hasi diren, oraindik ere lan asko dugu eta dute herri indigenek dituzten aldarrikapen guztiak lortu ahal izateko.

Globalizazioaren alde ezkutua Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, EHU, Leioa Irakaslea: Izaro Gorostidi Partehartzaileak: Ariane Ganboa Castillo, Garazi Ausin López, Iker Eneko Ortega Artola, Aingeru Mimentza Sánchez, Eneritz Ansa Lasa

Lan honen bitartez, globalizazioaren alde ezkutuaz mintzatu nahi dugu. Gehienbat, 3.munduan duen eragin negatiboan eta kulturan sortzen dituen ondorioetan zentratuko gara. Hau da, instituzioek agerian jartzen ez dituzten globalizazioaren ikuspegiez dugun iritzia jakitera eman nahi dugu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp