Berri korporatiboak

2007/02/01

Euskonews Gaztea, gazteek gazteentzat

Eusko Ikaskuntza lanza una nueva revista electrónica en euskera redactada por estudiantes de 14 a 17 años. Durante el primer año se les animará a recuperar una parte de la historia del siglo XX en sus comunidades locales.

Urtarrilaren 12an, ostirala, Euskonews Gaztearen lehen alea argitaratu zen. 1998tik Eusko Ikaskuntza argitaratzen ari den Euskonews&Media euskal zientzia eta kulturari buruzko astekariaren gazteentzako gehigarria da Euskonews Gaztea. Zenbait helbururekin sorturiko proiektua dugu Euskonews Gaztea. Alde batetik, Euskonews aldizkariaren edukiak gazte jendearengana hurbiltzea; bestetik, ikasleei, irakurle izateaz gainera, aldizkariaren produkzioan parte hartzaileak izatea eskaintzea, modu horretara kazetaritza lanaren hasimasiak beretu ditzaten.

Bestalde, gazteak beren herrien oroimen historikoaz sentsibilizatu nahi ditu Euskonews Gazteak. Hartarako, hurbileko historiara gerturatzera animatzen ditu liburutegiak edo hemerotekak kontsultatuz eta iragan horretako protagonistengana joz (gurasoak, aitona-amonak, auzokideak) lehen eskuko informazioa biltzearren. Hala, erredaktore gazteek elkarrizketa eta erreportajeak egiten dituzte, eta, gainera, aldizkaria irudiztatzeko behar den material grafikoa bilatzen dute.

Ikastoleei gonbita

Ikastola bateko 14-17 urte bitarteko gazteen talde batek egiten du Euskonews Gaztearen ale bakoitza. Dagoeneko, zazpi herrialdeetako hainbat ikastetxeren lankidetza hitzartua du Euskonews Gaztearen koordinazio taldeak, eta horrek edukien dibertsifikazio zabala bideratuko du. Euskal Herriko ikastetxe guztiak gonbidaturik daude proiektu honetan parte hartzera; nahikoa da aldizkariaren erredakzioarekin harremanetan jartzea 943 322296 telefono zenbakian edo euskonewsgaztea@gmail.com helbidera idaztea.

Aldizkariak formatu erakargarria du, eta gertukoa xede duen jendearengandik. Euskonews&Media, jatorrizko aldizkariaren ereduaren arabera egituraturik dago: Elkarrizketa (erredaktore gazteek beren herriko pertsona nabarmen bat elkarrizketatzen dute), Gaiak (artikulu nagusiak), Atzoko Irudiak (antzinako argazkiak), Informazioa (elkarte, talde eta instituzioekiko estekak) Foroa, eztabaida askerako gaiak proposatzen dituena eta Lehiaketa.

Euskonews&Media aldizkariaren irakurketa maila nabarmenak (80.000 banako bisitari hilabetean) kontuan harturik, Euskonews Gaztea jende kopuru handira iritsiko ahal da eta gure nagusien iraganeko historia eta gure gazteen gaurko kezkak ezagutarazteko balioko ahal du.

Lehenengo parte hartzaileak

* Laudioko La Milagrosa ikastetxea * Trapagako Burdinibarra ikastetxea * Gasteizko Olabide Ikastola * Zaraobe Institutua (Amurrio) * Bernart Etxepare lizeoa (Baiona) * Laudioko institutua * Oiartzo ikastola (Errenteria) * Lizarra ikastola

Bernart Etxepare Lizeoa

Le numéro de Euskonews Gaztea du 9 février est consacré à cette ikastola de Baiona.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp