Euskomedia 2.0 labirintoan gazteen lagun
Facebook, Twitter, Flickr... behin baino gehiagotan entzun ditugu hitzok, askotan zer diren ere ez dakigun arren. Guztiak ere Web 2.0 fenomenoaren parte dira, azken urteetako Interneteko moda nagusietakoa, nagusia ez bada.
Gure gazteak ere fenomeno horren partaide dira: argazkiak eta bideoak argitaratzen dituzte, lagunekin hitzegin edo geratzen dira, eta, batzuetan, eskolako beharretarako ere sare sozialen baliabideak darabiltzate.
Gazteak-eskola-web 2.0 hirukiari zuzendua dago hain zuzen ere Euskomediak aurten garatuko duen produktuetako bat. Eusko Jaurlaritzaren EIMA programaren laguntzaz, 12-16 urteetako nerabeak eta euren irakasleak Web 2.0 zerbitzuak ezagutu eta erabiltzeko ibilbidean lagunduko ditu webgune berriak.
Fundazioko lantaldea hasia da proiektuan lanean eta ekainerako sarean izango da erabiltzaile guztion eskuragarri.
