Berri korporatiboak

2009/10/13

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresuan lehiatu

XVII. Kongresuak parte hartzeko hainbat aukera du eta horietako bi publiko orokorrera zabaltzen ditu. Lehena, Ei Gazte!2009 saria, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Urriaren 19ra arte Kongresuan landuko diren ardatzekin lotutako dokumental, fikzio, komunikazio eta posterrak aurkeztu ahal izango dituzte.

Aurkeztuko diren lan guztiak originalak izango dira eta edukiak gaurkotasuna izango du. Dokumentalek eta fikzioek gehienez 30 minutuko iraupena izango dute eta komunikazioak 10-15 minutuko hitzaldietan aurkezteko modukoak izango dira. Lanik onenek 1.000 euro irabaziko dituzte.

Ei Gazte! sariari buruzko informazio gehiago eskuratzeko: http://eigazte.eusko-ikaskuntza.org

Bigarrena Hiriko Banaketak Porciones Urbanas argazki lehiaketa da. Lanak Gasteizen egin behar dira eta "Guztionari balio handiagoa ematea" ardatzari lotutakoak izango dira. Guztionaz edo esparru publikoaz ari garenean, hiriko guneez ari gara, interpretaziorako eta sormen artistikorako hiriko guneez, alegia.

Adierazpenerako, sorkuntzarako eta kritikarako esparrua den alor publiko horrek hiru gai tematikori lotuko zaio. Lehenengoak, "Planotik eltzera" izenekoak Gasteizko alde zaharra izango du eszenatokia eta herritarrak sentsibilizatzeko proposamenak erakutsiko dizkigu. Bigarrena "Ideietatik asmamenera" deiturikoa Gasteizko hiri-aldirian garatuko da eta aro berrietarako konponbide berriak ekarriko ditu. Azkenik "Gasteiz, porturik gabeko hiria" dugu eta hiriko toki bereziak erakutsiz, bitxitasunaren aberastasuna azaleratuko digu.

Lanak azaroaren 1eko 00:00ra arte aukeztu ahal izango dira.

Más información sobre el concurso Hiriko Banaketak Porciones Urbanas: http://www.eusko-ikaskuntza.org

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp