Berri korporatiboak

2009/10/21

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresuak metodologia jarriko du mahai gainean krisiaren aurrean udalei irtenbideak bilatzen laguntzeko

"Udal parte-hartze eredu berriak krisi ekonomikoaren aurrean: erantzun sozialen tailerra" izenekoaren helburua da udalen ordezkariekin ikuspegi bat lortzea eta, debatearen bitartez, ikuspuntu hori aberastu gero udaletan abian jarri ahal izateko. XVII. Kongresuko tailer honetan udalek proiektu partehartzaileak aurkeztuko dituzte.

Eusko Ikaskuntzak metodologia zehatza ekarriko du udalei zuzendutako lan tailerrera. Juan Luis Moragues abokatu eta Eusko Ikaskuntzako programa enblematiko eta berezietako ardunadunak zuzentzen du pairatzen dugun krisiaren aurrean irtenbideak aurkitu nahi dituen tailerra.

Hausnarketa gobernatzaileen edo "erabaki hartzaileen" eta hiritarren arteko topaketaren beharraren, eta baita ere hiritarren parte hartzearen inguruan, azken hori hartuta gizartea osatzen dugun hiritarrok dugun ezagutza mobilizatzeko tresna gisa. Hau guztia abian jartzeak benetan ekimen berritzaile bat eskatzen du, ahalmentzeko agente guztien elkarlana aurrean ditugun erronka sakonetarako irtenbideak aurkitzeko: krisi ekonomikoa, aldaketa klimatikoa, baliabide energetikoen urritasuna, kohesio soziala, e.a.

Lan tailer hau kongresuaren lehen egunean egingo da (azaroaren 18an) eta nahi du udal ordezkariekin ikuspegi batera iristea, ondoren debatearen bitartez aberasteko. Hor Eusko Ikaskuntzak aurrera eramandako esperientzia batzuk aztertuko dira eta ariketa praktikoak egingo dituzte esperientzia horiek "bizitzeko", gero udaletan abian jarri ahal izateko.

Tailerraren bigarren zatia arratsaldez izango da eta 6 udalek hainbat parte-hartze prozesu aurkeztuko dituzte honako gai hauek erakutsiz: nagusientzako gune soziokulturalak, berdintasunaren aldeko ordenantzak, ibarreko batzarra parte-hartze erakunde gisa edota etxeetako hondakinen atez ateko bilketa.

XVII. Kongresuari buruzko informazio gehiago izateko:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/congresos/xvii/

Eusko Ikaskuntzari buruz:
Eusko Ikaskuntza erakunde zientifiko-kulturala da 1918an Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru diputazioek sortua, euskal kultura garatzeko tresna egonkor gisa. EAEn, Nafarroan eta Iparraldean dago. Izaera pribatua du eta mundu osoan dauden bazkideek osatzen dute. 15 alor zientifikoetan biltzen dira. Eusko Ikaskuntzak hiru fundazio ditu: Asmoz Fundazioa, Euskomedia Fundazioa eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa. Dagoen erkidegoetako erakunde publikoekin elkarlanean jarduten du, Euskal Herriaren garapena bultzatzen du eta gizarte gizarte kohesioa eta izaera partekatuak bultzatzen ditu, horretarako ikerketak eginez eta ezagupena zabalduz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp