Eusko Ikaskuntza taldeko plataforma digitalen presentzia, euskal kultura eta zientziaren sare zabalean, nabarmena da. Guztira kontsultatu diren orriak eta bisita kopuruari begiratu besterik ez dago: 2011. urtean jaso diren datuei erreparatuz, 12.216.428 izan dira kontsulta-gai izan diren orriak, 4.080.112, berriz, webguneetako bisitariak. Guztizko datu hauek biltzeko garaian Eusko Ikaskuntzako 13 web orri hartu dira kontutan:
- www.eusko-ikaskuntza.org
- www.euskomedia.org
- www.euskonews.com
- http://bai.euskoikaskuntza.org
- www.euskosare.org;
- gaztea.euskonews.com;
- eigazte.eusko-ikaskuntza.org
- http://andresare.net
- www.3digitala.com
- hedatuz.euskomedia.org
- media.euskonews.com
- klk20.euskomedia.org
- edtb.euskomedia.org
Gehien kontsultatua izan den orria www.euskomedia.org izan da, 4.439.705 bisitekin. Guztizko sarrera guztien ia %40ekoa izango litzateke. Honen adierazgarri bertan azaltzen den Auñamendi Eusko Entziklopediaren eragina. Bisita kopuru handiena duen orria, aldiz, Euskonews asteroko agerkari digitala, www.euskonews.com da, 1.290.114 bisitekin. Horren atzetik dator, berriz ere Euskomedia, 1.048.032 bisitekin. Eusko Ikaskuntzak, 1995. urtean, euskal eduki kultural eta sozialak euskarri digitalean sustatzea erabaki zuen. Hau horrela, Eusko Ikaskuntzaren lehenengo orri digitala 1996.ean etorri zen. Hortik aurrera, sarean izan duen presentziaren bilakaerak ibilbide luzea eta garrantzitsua egin du, bai plataforma digitalen kopuru aldetik, bai euskal edukien sare lekuaren pisuan ere.
