Abenduaren 22an 90 urte bete zituen Eusko Ikaskuntzak eta efemeridea Donostiako Aquariumean ospatutako ekitaldiarekin amaitu zen.
"Izan ginelako... Garelako", Juan Agirrreren gidoipeko antzezpen musikatua izan zen ekitaldiaren gune nagusia, eta Aquariumeko areto nagusia lepoz bete zuen jendeak biziki txalotu zuen, aktoresa, aktore eta musikarien lana.Ekitaldia ohorezko aurresku batekin hasi zen, Vicente Zaragüeta -Aquariumeko Presidentea- eta Xabier Retegiren hitzekin jarraitzeko.
"Izan ginelako... Garelako" obrak errepaso zabala egiten du, Eusko Ikaskuntzak 90 urteotan garatu iharduerari buruz. Laster, ekitaldiaren grabazioa Interneten jarriko da, Eusko Ikaskuntzaren web orri desberdinetan.
