Berri korporatiboak

2008/12/26

Eusko Ikaskuntzako lehendakari berria

José M? Muñoa da Eusko Ikaskuntzako Presidente berria. Presidente berria buru duen hautagaitza izan da hauteskundeetara aurkeztutako bakarra. Sei urteren ondoren, Javier Reteguik aste honetan laurogeita hamar urte bete dituen kultur erakundea utzi du.


Ostiralean, abenduaren 26an, Eusko Ikaskuntzako Asanblada Nagusia izan da, datozen lau urteetarako talde zuzentzailea aukeratzeko.

Bertara, José María Muñoa Ganuza Presidente gisa buru zuen hautagai bateratu bakarra aurkeztu zen. Lehendakariordetzak honokoak izango dira: Federico Verástegui (Araba), Marta Ajuria (Bizkaia), Teresa del Valle (Gipuzkoa), Jean-Michel Larrasquet (Ipar Euskal Herria), Sixto Jiménez (Nafarroa) eta María Luz Arteche (Atzerriko Lehendakariordetza).

bazkideek onartutako jarduera programaren helburua Eusko Ikaskuntza "kulturaren mundu globalizatuko euskal ereferente" gisa sendotzea da, horretarako "termino zabalean ulertutako kulturaren alde lan egiten duten pertsona eta erakundeak biltzeko" lanean jarraituko du.

José María Muñoak, Eusko Ikaskuntzako Presidente berriak, ingeniaritza ikasi zuen Grenoblen, eta horretan aritu zen bere ibilbide profesionalaren zati batean. 1983an Donostian instalatu zen eta bertan euskal Administraziorako aritu zen lanean, enpresa sustapenean. 1990ean Eusko Jaurlaritzak beste eskualdeekiko harreman arlorako hartu zuen eta 1994an Europar Harremanetarako komisionatu izendatu zuen eta horretan aritu zen erretiratu arte.

José María Muñoaren diskurtsoa


Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp