Debagoienan interesa piztu dezaketen gaiak sakontasunez lantzeko eta ezagutza partekatzeko bi erakundeen arteko lankidetza esparrua ireki du akordioak.
Eusko Ikaskuntzaren lehendakari Ana Urkizak eta Goiena Komunikazio Taldearen zuzendari Monika Belastegi bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur, bost urteetarako. Hitzarmenaren helburuari so, debagoieneko biztanleentzat interesgarriak diren eta eragiten dieten gaien inguruan edukiak zabaltzeko, hausnartzeko eta jakintzaren trukaketa bultzatzeko ere.
Akordioan jasotzen denez, Goiena Komunikazio Taldeak Eusko Ikaskuntzak bultzatutako hausnarketa-gaien eta jardueren berri informazio zehatza emango dute eta, bereziki, 2024ko urriaren 2,3 eta 4rako aurreikusitako Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren ingurukoak. Era berean, zehazten diren gaien inguruan lagun dezaketen adituak identifikatzen lagunduko du erakundeak, Goiena Komunikazio Taldearen osotasun eta zorroztasun informatiboan lagunduz.
Funtsen erabilpenerako ere, Goienaren zabalkunde euskarrietan emateko aukera erraztuko da, materiala erabiltzeko aukera emanda.
Azkenik, hitzarmenean jasotako konpromisoen beharrak identifikatzeko eta betetze maila ziurtatzeko jarraipen batzorde bat osatuko da urtean behin bilduko dena.