Berri korporatiboak

2008/01/25

Eusko Ikaskuntzak eta CAN-Nafarroako Kutxak interneten jarri dute Leizarragaren Bibliaren bertsio osoa

Eusko Ikaskuntzaren 90. urteurrenaren kariaz, obraren testu digitalizatua eta sarrerako lau azterlan kontsulta daitezke era askean www.euskomedia.org/leizarraga helbidean

Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria, Joanes Leizarraga (1527-1601) lapurtarrak Joana Albretekoaren, Nafarroako erreginaren mandatuz euskaraturiko Itun Berria, gaur egun "Leizarragaren Biblia"z ezagunagoa, jadanik Sarean irakur daiteke oso-osorik.

Joan den azaroan, Eusko Ikaskuntzak eta CAN-Nafarroako Kutxak euskal literaturaren klasiko hau digitalizatzea hitzartu zuten, euskalarien eta euskaltzaleen eskumenean jartzearren. 2008ko hasieran, Eusko Ikaskuntzaren 90. urtemugan, Eusko Ikaskuntzako Euskomediaren web gunean eseki da obra hau (www.euskomedia.org/leizarraga ).

Eskaintzen den edizioa Nafarroako Kutxak iaz liburu euskarrian argitaraturikoa da, princeps-ean oinarritua (Arroxela, 1571), erakunde horrek 1995ean erosia. "Leizarragaren Biblia"ren testu osoaz gainera, Joanes Leizarragaren bizitza eta obra aztertzen dituzte Fernando Perez Ollo, Xabier Kintana, Henrike Knörr eta Txomin Peillen Karrikaburuk onduriko lau ikerlan mamitsuk.

PRENTSA INFORMAZIOA: 943-32-19-03 / 649-571-129

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp