Berri korporatiboak

2009/05/26

Eusko Ikaskuntza. Prentsa gosaria, 2009-V-26. Hotel Londres.- Donostia

  1. EI-SEV eta Europa

    • Europako Legebiltzarrerako hauteskunde-kanpainan murgilduta gaudela elkartu gara gaur hemen. Hauteskundeak datorren ekainaren 7an izango dira eta, geroago azalduko dugun bezala, gizartearen aurrerapena bultzatzeko aukera egokia izango direla uste dugu.?
    • EI-SEVek, sortu zenetik 90 urte baino gehiago bete ondoren, euskal komunitateen kultura-nortasuna, gizarte-kohesioa eta garapen sozio-ekonomikoa laguntzeko eginkizuna izan du, ikuspegi ireki eta integratzailearekin, helburu hori betetze aldera pertsonak elkartuz eta erakundeak erakarriz.?
    • Kultura-irekitasun horretatik abiatuta, Europan finkatuta egon da beti Eusko Ikaskuntza. Ezin zitekeen bestela izan.?
  2. Gizarte-aurrerapen iraunkorrerako

    • 1918az geroztik, Eusko Ikaskuntzen Kongresuak euskal garaikidetasuna bideratzeko gidari argitsuak izan dira.
    • Azkena XVI.a izan zen: 2005eko azaroan egin zen, Aurrerapen Iraunkorra goiburu izan zuelarik.?
    • Kongresu hori mugarri izan zen 2003an hasitako eta orain arte iraun duen prozesu luzeago batean. Horren bidez, gaur egun BAI (Berezko Aurrerapen Iraunkorra) programa enblematiko deritzogunaren inguruan kualifikazio handiko ehunka lagunek jardun dute.
    • Gogoeta-prozesu luze horretan, argi ikusi dugu garapen iraunkorra funtsezkoa dela ingurumenaren, demografiaren eta ekonomiaren ikuspegietatik, baina baita ?eta askotan ahazten dugu alderdi hori? gizartearen ikuspegitik ere.
    • Komunitate baten ongizate maila neurtu nahi badugu, aldagai ekonomikoak ez dira aski. Gizarte-kalitateari lotutako beste alderdi batzuk hartu behar dira kontuan, eta horietan, nola ez, ekonomia derrigorrezko baldintza da, baina ez bakarra. Gizarte-aurrerapenari buruzko adierazleak inoiz baino garrantzitsuagoak dira gaur egun, eta haien ezagutza eta haiekiko sentsibilizazioa aztergai izan behar dira komunitatearen egoeran, BPG, KPI eta beste kontzeptu ekonomizista huts batzuen maila berean edo handiagoan.
  3. Europa eta bere erronkak

    Gizarte-orekari dagozkion erronka garrantzitsu batzuei aurre egin behar die Europak. Horietatik bost aipatuko ditut, nire ustez erabakigarriak direlako eta guregan eragin zuzena dutelako:?

    1. Globalizazioa.
    2. Aldaketa demografiko eta mutazio ekonomiko eta sozialak.
    3. XXI. mendean migrazio-mugimendu handiak izango dira eta dagoeneko izaten ari dira. Horien ondorioz, europar gizarteak eta, beraz, euskal gizartea aldatu egingo dira.?
    4. Kultura-aniztasuna.
    5. kultura artekotasuna eta eleaniztasuna.
    6. Demokrazia parte-hartzailea derrigorrezkoa da.
  4. XVII. Kongresurantz

    • Gogoeta horiek guztiak bat datoz Europako erakundeak gizarte-kohesioari begira egiten ari direnekin (Vers une Europe active, juste et cohésive sur le plan social, 2007ko urria) eta Gizarte Agenda berriarekin (2008ko uztaila).
    • Ildo horretan, EI-SEVek urteak daramatza goren mailako lana bideratzen.
    • Eta 2006az geroztik, XVI. Kongresuaren (Garapen Iraunkorra) emaitzen ondorioz, Eusko Ikaskuntza XVII. Kongresua prestatzeari ekin dio. Gasteizen izango da, datorren azaroan, goiburu hau duela: Gizarte Aurrerapen Iraunkorrerako Berrikuntza.
    • XVII. Kongresuaren abiapuntua honako hau da: gizarte-alderdia funtsezkoa da eta gizarte-agendan eta giza eta gizarte-zientzietan planteatzen ari diren galderei erantzuna emateko diziplina arteko gogoeta egin beharra dago.
    • Kongresuak gizarte-alderdiari bere konplexutasun osoan heldu nahi dio. Horretarako, bederatzi ardatz izango ditu haren egiturak:
      • Berrikuntza
      • Bizi-kalitatea
      • Genero-sistema
      • Memoria soziala
      • Gizarte solidarioa
      • Tentsio soziala
      • Globalizazioa
      • Alderdi publikoaren errebalorizazioa
      • Justizia
  5. Konklusioa. Balioen kontinente bat

    • EI-SEVen Kongresuak nazioarteko maila izango du eta, sozietateak sortu zenetik burututako lan guztiek bezala, eta Euskal Herria Europako proiektuan txertatzeko Eusko Ikaskuntzaren borondate zalantzagabea erakusten du.
    • Konbentzituta gaude Europan parte hartzeak funtsezko garrantzi praktikoa duela, baina baita jarrera idealista bat ere exijitzen du: balioen gordailu bezala duen garrantziaz kontzientzia hartuta.
    • Izan ere, Europa "balioen kontinentea" da: historikoki, arauak eta ideiak sortzeko gaitasuna izan da bere bereizgarria (giza eskubideak, gizarte-kohesioa, ongizate-estatua, demokrazia, bidezko merkataritza, energia garbiak, kaltetuen integrazioa, etab.). Oinarri etikodun gaitasun arautzaile hori da europar identitatearen ezaugarri nagusia, hain zuzen.
    • EI-SEVek Europaren etorkizunarekiko konfiantza transmititu eta euskal herritarrak Europa eraikitzen parte har dezaten animatu nahi ditu.
    • Aipatutako parametroetan oinarrituta, Europaren gizarte-aurrerapenari behar bezala ekiteko, herritarrek beren ahotsa entzunaraztea guztiz funtsezkoa dela deritzo Eusko Ikaskuntzak. Eta horretara deituta gaude datorren ekainaren 7an.
    • Azkenik, EI-SEV-ek konfiantza transmititu nahi du, euskal gizartearen etorkizunari dagokionez, beti ere lehen aipatutako giza balore horietan oinarrituta. Eta horretarako konprometitzen da, iraganean bezala, bere esfortzu guztiak erronka garrantzitsuenei erantzuna ematen inbertitzeko, modu bereziz gure herria askatasunean bizi ahal izateko eta gizabanako bakoitza osoki garatzeko aukera edukitzeko tokia bilakatuz, elkarbizitzaren aldera?

JOSÉ MARÍA MUÑOA
Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria
2009-05-26

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp