Eusko Ikaskuntzak La Platako Unibertsitate Nazionalarekin duen lankidetza hitzarmenaren baitan, maiatzaren 26tik 30era, José M? Larrañaga bazkidea, enpresa kooperatiben zuzendaritzan Masterra dena, graduondoko ikastaro bat ematen ari da El cooperativismo vasco: valores e internacionalización izenburupean. Honen helburua unibertsitate ikasleei euskal kooperatibismoaren esperientzia honen arlo sozial, hezitzaile eta juridikoa ezagutaraztea da.
Ikastaroan parte hartzeko eskaera antolatzaileek espero zutena baino handiagoa izan da eta aurreikusitako tokiak berehala bete dira. Nolabait izena eman nahi baina ezin izan duten pertsona asko izan direnez, larunbatean, hilaren 30ean, La Platako Euskal Etxean aurrez aurreikusita ez zegoen El milagro de Mondragón hitzaldia eskainiko du.
Akademia jardueraz gain, José M? Larrañaga asteartean Buenos Aireseko Diputatuen Ganberarekin bildu da, eta industria, merkataritza eta kooperatibismoaren inguruko ikuspegiak mahaigaineratu dituzte.
Eusko Ikaskuntzak sustatuko bidaiak euskal kooperatibak Argentinan interes handia pizten duela baieztatu du.
