DENOK GAI prozesuaren emaitza gisa, ekainean egindako bileretan parte hartu zenuenez egindako ekarpen eta adierazitako interesetatik abiatuta, Eusko Ikaskuntzaren etorkizunerako bost lan, ikerketa eta gogoeta eremu nagusi definitu dira.
Alor hauetako bakoitzean ikerketa eta eztabaidarako gai autonomo baina elkarri lotuak zehaztuko dira. Hauen inguruan sortuko dira lan taldeak eta beren jarduera programak.
LAN EREMU NAGUSIAK
Etorkizuna irudikatu
Euskal Herri jasangarri baten eszenarioetarantz zuzenduko ditugu gure begiradak. Uztartzen diren eremu hauen etorkizuna irudikatuz eta egungo egoeraren azterketa katalizatuz, XXI. mendeko Euskal Herria eta lortu beharreko ibilbide posibleak irudikatuko ditugu.
| Egituraketa sozio-politikoa |
| Eredu sozio-ekonomikoak |
| Errealitate sozio-kulturala |
| Euskararen etorkizuna |
Egituraketa sozio-politikoa
Euskal Herriko kokapen juridiko administratiboa Europan, lurraldeen arteko uztardura praktikoak eta sare eraiketaren onurak, eta XXI. mendeko Euskal Herriaren gobernantza estiloak izango ditugu aztergai.
Honetan, elkarkidetza eta gardentasuna izango ditugu oinarri kontzeptuak eta entzute eta aintzatespen guneak sortzea zeharkako helburu.
| EHren antolaketa juridiko-administratiboa |
| Mugazgaindiko eta lurraldeen arteko sareak |
| Gobernantza eredu berriak |
| Elkarkidetza / Euskal kasua |
Eredu sozio-ekonomikoak
Egungo sistema sozio-ekonomikoaren baitan dauden edo egon daitezkeen eredu berriak eta esperientziak aztertu eta azalduko ditugu. Abian dauden ekintza berritzaileak, testuingurua uztiatzeko (adibidez, lurraldearen kudeaketa) paradigma berrien aukerak eta gizartea, uztartuta dauden aldagai gisa hartuz.
Gizarte premien aldaketa populazioaren zahartzearen ondorioz, zahartze honen eragin ekonomikoa, eta demografia eta migrazio mugimenduak aintzat harturik.
| Eredu berriak |
|
| Demografía |
|
Errealitate sozio-kulturala
Euskal Herriko gizarte eraldaketa prozesuan eragiten duten funtsezko elementuak ?balioak, kulturartekotasuna eta identitatea(k) besteak beste- izango ditugu aztergai. Honetan, euskal komunikazio sistema eta IKTen eragin zuzena izango dugu kontuan. Horretaz gain, kulturaren sustapena eta zabalkundea premiazkotzat hartzen da balio sozioekonomiko eta integratzaile gisa ulertuz .| Euskal Kultura |
|
| Eraldaketa sozio-kulturala |
|
Euskararen etorkizuna
Gizarte erronkak eta politiken definizio eta aplikazioaren eragina izango ditugu aztergai euskararen etorkizuna aztertzeko.
| Erabilerak eta gizarte erronkak |
| Oinarri juridikoak eta hizkuntza politikak |
| Euskara eta hedabideak |
Printzipioak
| Berme
zientifikoa |
| Independentzia
ideologikoa |
| Belaunaldiak
uztartu |
| Genero
ikuspegia |
| Erakundeen
arteko elkarlana |
| Hiritarrekin
lotu |
| Euskararen
erabilera bermatu |
| Lurraldeen
arteko zubi lana |
| Disziplinartekotasuna |
