Berri korporatiboak

2013/11/27

Eurohiriaren Gazte Bilgunea

Mugan bizi zara eta beste aldekoekin harremanak indartu nahi zenituzke?

Eusko Ikaskuntza Eurohiriaren inguruan mintzatzeko eta eztabaidatzeko Eurohiriaren Gazte Bilgunea antolatzen ari da. Mugaren beste aldeko gazteekin eta ingurunearekin harremanak indartu edo aldatu nahi badituzu, eta horren inguruan ideiak badituzu, ez izan zalantzarik, eman izena proiektu honetan.

Baldintzak:

Adina: 18 - 30 urte arteko gazteak

Jarrera parte hartzailea eta taldean lan egiteko gogoa.

Interesa baduzu ondorengo datuak bidali:

IzenaAbizenak (2) JaioterriaHelbideaTelefonoa E-maila

Izen emateko epea:

Abenduaren 20a ondorengo helbidean: amaia.nausia@eusko-ikaskuntza.org

Izen eman eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan!

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp