Otsailaren 25ean hasi zen prozesua, Eusko Ikaskuntzaren funtzionamendua elkartearen eredu berrira eta bere behar operatiboetara egokituko den Estatutu berriak onartzearekin bukatuko da. Aipatu egunean, Iñaki Dorronsoro Lehendakaria Zuzenbidean espezialista diren bazkideekin bildu zen, oinarri metodologikoak eta helburuak finkatzeko.
Xabier Ezeizabarrena eta Jokin Bazabe bazkideak izendatu ziren lehen zirriborroa egiteko eta bai euskal alorrean bai atzerrian dauden Eusko Ikaskuntza bezalako erakundeek dituzten estatutuekin alderatzeko. Sinpletasun eta argitasuna dira prozesu guztian nagusi izango diren printzipioak.
Estatutuak Bazkideen Batzar Nagusiak onartu beharko ditu.
