Birbideratze prozesu luze eta sakonaren ondoren eredu berri bat jaio da, Eusko Ikaskuntza posizionamendu bereizian kokatzen duena, definizio argi eta bakarrarekin, identitate historikoari fidel, baina egoera sozioekonomiko eta kulturalei egokituta.

Eredu berriaren alderdi garrantzitsuenak hauek dira:
- Eusko Ikaskuntzak bere hasierako misioa berretsi du: ikaskuntza, ikerketa eta ezagutzaren sustapenerako erakundea izatea euskal gizartean. Beti ere, esfortzuak sortzen den gizartearen oinarrizko beharretara bideratzeko bokazioz.
- Bere jardueraren objektu eta helburu dira Euskal Gizartea eta Euskal Kultura. Ikuspegi berritua emateko asmoz, egungo problematikak landuko ditu, bai eta etorkizuneko erronkak ere, konponbide ausart eta adoretsuak emanez Euskal Komunitate Globalari.
- Bere oinarrizko funtzioetako bat da Euskal Herriko erakunde eta agente sozialen arteko zubiak eraiki eta sinergiak sortzea da.
- Eusko Ikaskuntza bazkide boluntarioen elkarte gisa duen nolakotasunean sendotzen da, euskal kultura eta zientziaren testuinguruan herriaren erronka eta arazoen aurrean, azterketak egin eta konponbide aurreratuak proposatzeko nahian, ikasketa eta ikerketen bidez.
- Begirune berezia izango zaie belaunaldi berriei: Herriaren errealitateekin sentikor diren gazteak, euskal gizarteak haiengandik lortu beharko ditu etorkizunean garatzeko orientazio eta lehentasunak.
- Lehentasunezkotzat joko diren proiektu eta ideiei zabalduko da, eta parte-hartzeko forma anitzak eratuko dira.
- Eusko Ikaskuntzak hasi berri duen trantsizioari eusten dioten indar garrantzitsuak ditu: bazkide multzo zabal eta anitza, lurralde aniztasuna, Administrazio guztien onarpena, eremu lokalean presentzia garrantzitsua, Sareko dokumentazio plataforma handienetako bat, eta abar.
- Zer eskaintzen du gaur EUSKO IKASKUNTZAK?
- Gaur inoiz baino beharrezkoagoa den Eusko Ikaskuntzaren misioa duen erakunde bat bultzatu eta babestea, Erakundearen berritzean partaide aktiboak izanez
- Euskal gizartearen erronka eta beharren inguruko ikuspegia ematea
- Ikerketa eta gogoeta jardueretan modu aktiboan parte hartzea
