Berri korporatiboak

2009/11/01

Erakunde Bizitza

Egoitza berria Bilbon

Urriaren 22an, Bilboko Alkate Iñaki Azkunak eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria José María Muñoak Bizkaiko lurralde egoitza berria abian jartzeko akordioa sinatu zuten (1). Altuera bikoitza duen lokala da, ia 170 m2ko azalera erabilgarria duena, Uribitarte Paselakuko 10. ean (Isozaki Ateko ezkereko dorrea) kokatua eta Bilboko Bizikidetza plazan du sarrera. Udaleko lokala, printzipioz, hamar urterako uztea 1995etik Bilboko Udalak eta Eusko Ikaskuntzak kultura, gizarte eta zientzia jarduerak garatzeko duen lankidetza harremanen baitan kokatzen da. Helburua egoitza berria topaleku eta jarduera puntu izatea da, Bilbo eta Bizkaiko kultur eskaintza osatzeko, Eusko Ikaskuntzak gizarte eta erakunde presentzia garrantzia baitu bertan.

ENE 2009

Abenduaren 3an berriro ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna (2). Eusko Ikaskuntzak bultzaturik, 1949 urtean eman zen lehen aldiz euskararen aldeko jardunaldi hori. Aurtengo egun horretan, Stanford-eko Unibertsitatean (Estatu Batuak) Legal History of the Basque Language (1789-2009)/Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2009) izenburuko liburua aurkeztuko da; Xabier Irujo eta Iñigo Urrutia dira liburu honen egile nagusiak. Aurreko urteetan bezala, Internet bidezko kanpainari ekingo zaio, euskararen aldeko inplikazioa erakustera animatuz. Era berean, 2009ko ENE SARIAk Euskal Herritik kanpoko erakunde bat sarituko du euskararen alde buruturiko sustapen lanagatik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp