Enkarni Genua / Aizpea Goenaga

Podcast

2023/04/25

Enkarni Genua / Aizpea Goenaga

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak

Enkarni Genua 2022 Manuel Lekuona Sariaren irabazleak eta Aizpea Goenaga aktore eta idazleak Solasaldiak atalean hitz egin dute.

Truke atsegin batean, bi sortzaileek beren haurtzaroak eta aldi horrek beren ibilbideetan izan duen eragina gogoratzen dituzte. Era berean, txotxongilo-antzerki eta aktore diziplinetako lan-prozesuak ere aztertu dituzte. Azkenik, arte eszenikoek eta zuzeneko sorkuntzak komunikazio teknologikoa nagusi den garaian eskaintzen dutenari buruz hausnartzen dute.

Podcast-a entzun >>

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp