Berri korporatiboak

2008/10/01

ENE

Abenduaren 3ko ekitaldiak

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu aurtengoan ere. Euskararen aldeko jardunaldia 19 8an antolatu zen estrainekoz, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez. Datorren abenduaren 3an, euskararen egungo egoerari buruzko liburua aurkeztuko da Stanfordeko Unibertsitatean (Ameriketako Estatu Batuetan). Eusko Ikaskuntzak argitaratutako eta Gloria Totoricagüenak koordinatutako azterlan horretan, euskara egun zertan den azaltzen dute aditu euskaldunek eta kanpotarrek. Gainera, aurreko urteetan bezala, Interneteko kanpaina abiaraziko du Gazteriak, Eusko Ikaskuntzako Gazte Sailak, gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz. Halaber, III. ENE SARIA emango zaio Euskal Herritik kanpoko erakunde bati, euskararen sustapenaren alde egindako lana aitortzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp