EiTB eta Eusko Ikaskuntzak duela hogei urte hasitako lankidetza berritu dute kate publikoen kultur eta zientzia zabalkundea helburu duen hitzarmen berri batekin.
Uztailaren 3an, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria Iñaki Dorronsoro eta Euskal Irrati Telebistako Zuzendari Nagusi Maite Iturbek bi erakundeak ikus-entzunezko edukien produkzio eta zabalkundean elkartuko dituen hitzarmen berri bat sinatu zuten.
Duela hogei urte, 1994ean, Eusko Ikaskuntzak irratigintzan bere bidea hasi zuen Radio Vitorian, kultura eta zientzia gaien inguruko tertuliak antolatuz. Lan honen onarpen gisa EiTBk ematen duen Iparragirre Saria jaso zuen 2005ean.
2006an Radio Euskadiko programazioan txertatu zen eta, orduz geroztik, denboraldiz denboraldi, Eusko Ikaskuntza kate publikoaren uhin horietan ere izan da.
Orain idatzitako hitzarmenaren bidez, lan hau sendotu eta sakondu egingo da irrati eta telebistan eragina izango duten formula berrien bidez. Azken hauei dagokienez, Euskal Telebistak azken urteotan Euskomedia Fundazioaren bidez produzitu dituen zenbait dokumental eskainiko ditu: kultura herrikoi, gizarte historia eta prosopografia didaktikoaren inguruko dokumental eta animazioak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu
Irakurri gehiago
lotura informazio gehiago lortzeko.