Berri korporatiboak

2008/04/01

EI-SEV-La Caixa: Elkarrekin Hobetuz

*Gazteak eta balioak

Eusko Ikaskuntzak eta La Caixako Gizarte Ekintzak hitzartu dute "Elkarrekin Hobetuz - Mejor en Común" proiektua martxan jartzea. Euskal gazteen eta beste zenbait autonomia erkidegotako gazteen artean balioak sustatzea da ekimen honen helburua.

Donostian, martxoaren 28an egindako prentsaurreko batean aurkeztu zen ekimen honek hainbat geografia eremutako gazteen arteko hurbilpena bultzatu nahi du, lankidetzaren abantailak aztertzera bultzatuz.

Lehen fasean, 17-23 urte bitarteko gazte talde bat eratuko da, eta horrek hainbat jarduera solidario gauzatu beharko du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp