Berri korporatiboak

2013/09/01

DIKOMA proiektuaren lehen fasea lau udalerriren parte hartzearekin amaitu da

Udalerri mailan hizkuntza-ekologiaren diskurtsoa sozializatzeko eta hizkuntza-komunitatearen sistema ahalmentzeko esku-hartze proiektuan lau udalerrik hartu dute parte.

2012 urtean hasitako proiektuaren lehenengo fasean, diskurtsoa sozializatzeko materialen corpusa eta eskema gauzatu da eta era berean, atariko diagnostikorako datu bilketa egin da. Diskurtsoa herrietan zabaltzeko eta herritarrak ahalmentzeko, beharrezkoa da herri bakoitzaren errealitate propioa kontuan hartzea eta atariko diagnosia izatea. Horretarako, datu bilketa gauzatu da 4 udalerrietan (Bermeo, Errenteria, Oñati, Zumaia). Datu bilketa focus-group eta elkarrizketen bitartez jaso dira.

Irailean 2. fasearekin hasi nahi du Eusko Ikaskuntzak. Hizkuntza-ekologiaren diskurtsoaren ideia nagusien didaktizazioa gauzatuko da. Karta jokoa burutuko da, play-decide ereduan oinarritua hain zuzen. Hartara, udalerrietan dinamika parte-hartzaileak egingo dira eta ondoren jasotako emaitzen analisia egingo da. Azkenik, ondorengo diagnosia eta kontzeptualizazioaren lanketari ekingo zaio.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp