Berri korporatiboak

2014/06/20

DENOK GAI: lau gai, zortzi zeharkako printzipio

Ekaineko bileren ondoren, Denok Gai prozesuak Euskal Komunitate Globalari eragiten dioten erronka sozialekin lotutako eduki eta hausnarketa multzo zabala jaso du.
Parte-hartze kopuru zabal eta anitz batekin eta jasotako ekarpenen goi-mailako balio intelektuala kontuan izanik, Eusko Ikaskuntzak DENOK GAI prozesuaren zehar antolatutako hiru bilerak (Nafarroan, Ipar Euskal Herrian eta Euskal Autonomi Erkidegoan) emankorrak eta aberasgarriak izan direla esan genezake.

Deialdi irekiari erantzun zioten pertsonekin osatutako lantaldeek, Euskal Herriko gizartearen erronka sozialen inguruan hausnarketa sakona burutu zuten. Hauetan oinarrituta eta, bere ezarpena, izaera eta historiari jarraituz, Eusko Ikaskuntzak erantzuna emango die beste erakunde batzuekin elkarlanean eta lantaldeak osatuz pertsonen inplikazioa mobilizatuz.

Lurraldetako bilera horietan eta on-line bidez jasotako proposamenak, lau gai nagusietan eta zortzi zeharkako printzipioetan bildu dira. Azken hauek horrela formulatzen dira:

  • Sinergiak landuz
  • Belaunaldi desberdinak kontuan hartuz
  • Diziplina arteko eta erakundeen arteko lana sustatuz eta bermatuz
  • Lurraldeen artean zubiak eraikiz
  • Erakundeak eta hiritarrak kontuan hartuz
  • IKTaz baliatuz
  • Genero ikuspegia beti kontuan izaten
  • Euskara kontuan izaten eta erabilera bermatzen.

Etorkizunean Eusko Ikaskuntzak diziplina aniztasunaren ikuspegitik garatuko dituen lau gai nagusiak hauek dira:

DISKURTSO BERRI BATETIK ETORKIZUNEKO EUSKAL HERRIA ERAIKI Testuinguru global eta kulturalki anitz batean, euskal identitatea eta balioen indartzetik abiatuz, nola bultzatu gizarte kohesioa eta herriaren kokapena eredu sozio-ekonomiko berri batetik?

EUSKAL KULTURAREN, EZAGUTZAREN ETA ONDAREAREN HEDAPENA Gure gizarte eraldaketa prozesuan presente egon diren balioen azterketa gauzatu, eta egungo gizartea ulertzeko euskarri gisa hartuz, etorkizunera eta kanpora proiektatu. Horretaz gain, kulturaren sustapena eta zabalkundea premiazkotzat hartu balio sozio-ekonomiko eta integratzaile gisa ulertuz.

EUSKAL HERRIAREN GIZA GARAPEN IRAUNKORRA BAI proiektuan (Benetazko Aurrerapen Iraunkorra) irekitako lan lerroen eguneratzea eta garapena. Jasangarritasunarekin lotutako balioak eta formazioa bultzatu erronka sozio-ekonomiko berriei erantzuna emanez.

EUSKARAREN ETORKIZUNA BERMATZEA MUNDU GLOBALIZATUAN, GIZARTE ANITZ ETA ELEANITZA BATEAN Euskararen etorkizuna bermatzeko politiken definizioa eta aplikazioa, euskara hartuz integrazioarako bitartekari eta balio gisa.

Irailetik aurrera ekingo zaio gai nagusi bakoitza garatzeko lantaldeak osatzeari. Bazkideen parte-hartzea zabala izatea nahi da, baita ikuspegi desberdinetatik gai horien garapena aberasteko prest egongo diren beste erakunde, elkarte eta norbanako interesatuak ere.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp