Datorren astean, abenduak 1an eta 2an, Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuak bere DATORKIGUNEA proiektuaren lehen jardunaldiak egingo ditu Donostiako Carlos Santamaría Zentruan.
Jardunaldi hauetan Euskal Herriko gazte talde batek parte hartzearen inguruan egindako hausnarketaren ondorio nagusiak gizartaratu nahi dira eta eragile sozial desberdinekin, parte-hartzea lantzen ari diren beste persona, talde eta instituzioekin kontrastatu eta aberastu ere bai.
Bost hilabeteetan zehar, Euskal Herriko 7 lurraldetako 40 gazteek parte hartzea aztertu zuten eta euskal gazteriaren diagnosi bat egin ondoren, txosten batetan haien proposamenak islatu zituzten: "Gazteen parte-hartzea: Bide berrien bila/ Participación juvenil, en busca de nuevos caminos
Jardunaldietan, DATORKIGUNEA proiektuan parte hartu zuten gazteen eskutik, txostenean argitaratutako diagnosia eta parte-hartze politiko, sozial, kultural eta ekonomikoaren arlotan proposaturiko ideien azalpenak izango ditugu.
Aurkezpen hauetaz gain, besteak beste, egungo euskal gazteriaren parte-hartzeari buruzko hitzaldia izango dugu eta gai honetan sakontzeko helburuarekin bi mahai inguru izango ditugu.
Parte-hartze kulturalan, sozialean, ekonomikoan eta politikoan sakontzeko helburuarekin, mahai inguru bat, hainbat jardueren inguruko aurkezpenak (EHZ eta M15M) eta hitzaldiak izango ditugu.
?
