Berri korporatiboak

2007/05/01

BOZI egitasmoak

*Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza

2007. urteko lehen hiru hilabeteetan zehar bi izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Informazioaren Gizarterako Departamentuak sustatzen duen Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza (BOZI) egitasmoan parte hartu duten eskualdeak: Goierri eta Urola Erdia. Goierrin "Adimen Emozionala" eta "Komunikazio gaitasunak hobetuz" ikaskuntza-egitarauak garatu dira eta bakoitzeko bina taldek parte hartu dute. Urola Erdian, berriz, "Komunikazio gaitasunak hobetuz" eta "Parte hartze egitasmoen kudeaketa" egitarauetan talde bana aritu dira lanean. Azken horretan ikasleek protagonismo berezia izan dute: euren ikaskuntza-nahiak aseko lituzkeen ikastaroa antolatzea proposatu dute eta, egitasmoa aurrera eraman ahal izateko, udaleko kultura arduradunarekin elkartu dira beharrezkoak diren baliabideak bermatu asmoz. Maiatzaren lehenengo bi asteetan emango zaie hasiera seihileko honetako azken ikastaroei. Bi eskualdeetan Adimen Emozionalaren inguruko ikaskuntza-egitarauak izan du harrerarik hoberena oraingoz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp