Berri korporatiboak

2014/10/24

Bost lan eremu nagusi: deialdi irekia

Urriaren 24an hasiko dira Denok Gai prozesuan parte hartu dutenek definitutako etorkizuneko bost lan, ikerketa eta gogoeta eremu nagusien inguruko lanak.

Gurs

Ekaineko bileran parte hartu zutenek egindako ekarpen eta bertan adierazitako interesetatik abiatuta, Eusko Ikaskuntzaren etorkizunerako bost lan, ikerketa eta gogoeta eremu nagusi definitu dira:

  • Egituraketa sozio-politikoa
  • Eredu sozio-ekonomikoa
  • Etorkizuna irudikatu
  • Errealitate sozio-kulturala
  • Euskararen etorkizuna

Alor hauetako bakoitzean ikerketa eta eztabaida gai autonomo baina erlazionatuak zehazten joango dira. Lan taldeak osatuko dira gai hauen inguruan, bakoitzak bere jarduera programa izango du. Bide honetan emango den lehen urratsa aurkezpena izango da, bost eremu hauen eta eremu bakoitzeko arduradunena, metodologiaren definizioa eta lan egutegiarena. Guzti honen berri emango da informazio bilera batean (euskaraz eta gazteleraz) ostiralean, urriaren 24ean, Donostiako Miramar Jauregian 17.30etik 19.00etara. Eusko Ikaskuntzak bazkideen ekarpenak jaso nahi ditu prozesu honetan. Era berean, gonbidapen hau interesa duten guztiei zabaltzeko gonbitea luzatzen du. Bertaratuko denak konfirmatzea eskatzen da. Data alternatiboen berri emango da egoitza zentralarekin harremanetan jarrita: 943.31.08.55 / ei-sev@eusko-ikaskuntza.org.

Informazio gehiago
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp