Bilboko sinposioa: Kudeaketa, kultur ekoizpena eta feminismoa

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2023/09/25

Bilboko sinposioa: Kudeaketa, kultur ekoizpena eta feminismoa

Bilboko Sinposioaren hurrengo edizioa urriaren 19an izango da, politika kultural feministen inguruan. Kultur kudeaketaz ere hitz egin zen hilaren 20an Iruñean.

Kultura-politika feministen giltzarrietan sakontzeko, Sinposioan kultura-kudeaketaren eremu jakin bati helduko zaio, ekoizpenari, hain zuzen. Bilbon eta Euskal Herrian egiten ari diren esperientzia praktikoen eta kudeaketa kolektiborako, lankidetzarako eta feministarako modu interesgarri batzuen berri emango da.

Helburu horrekin, programak hiru arlo ditu: sorkuntza-espazioak, bitartekaritza-espazioak eta argitalpen-ekoizpena. Esparru horietako bakoitzeko ordezkariek beren lanari buruz hitz egingo dute, begirada feminista beren jarduketetan nola txertatzen duten, kudeaketa administratiboa eta egungo ekosistema kulturalean agertzen diren indar eta zailtasunak azalduko dituzte.

Azken urteotan Eusko Ikaskuntza lantzen ari den gizarte- eta kultura-arloa alde batera utzi gabe, irailaren 20an, Iruñean, Nafarroako Gobernuaren eta hiriburuko Udalaren laguntzarekin, Kultur kudeaketa eraldaketarako: urrats berrien bila kultur eskubideen marko batetik abiatuta jardunaldia egin zen. 


Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp