Berri korporatiboak

2014/03/01

Bilbo eta Gasteizko bulegoak: ordutegiak

Otsailetik bazkideen arreta eredua aldatu da egungo behar eta baliabideetara egokitzeko. Testuinguru honetan, Bilbo eta Gasteizko bulegoetan ordutegi berriak dituzte.

Lurraldetasuna da oraindik ere Eusko Ikaskuntzaren ezaugarri bereizgarrietako bat eta faktore erabakigarria proiektu eta ekimen berriak diseinatzerako garaian. Zentzu honetan, hiriburuetako bulegoak, lurralde bakoitzean, Eusko Ikaskuntzaren garapenerako ardatz gisa funtziona dezaten aurreikusi da.

Oraingoz, aurrekontu murrizketen ondorioz, Bilbo eta Gasteizko egoitzetako arreta eredua aldatu da. Bilbon asteartetan egongo da zabalik 10.00etatik 16.00etara (etengabe); eta Gasteizko bulegoa ostegunetan irekiko da 9.30etik 13.30era.

Gainera, arreta etengabea izango da helbide elektronikoen bidez: bilbo@eusko-ikaskuntza.org eta gasteiz@eusko-ikaskuntza.org.

Informazio gehiago:http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/quienessomos/ubicacion/

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp