BET Araba: Urbanismoa, migrazioa eta euskara

Berri korporatiboak

2026/05/20

BET Araba: Urbanismoa, migrazioa eta euskara

Lurraldearen eta hiriburuaren eraldaketa, ArabariSOlasaldiak programaren lehen jardueraren gaia, ekainaren 11n.

BET (Bazkide Ekimen Taldeak) taldeek, Arabako bazkideek, interes orokorreko alderdien inguruan elkarrizketa irekiak sustatzeko ArabariSOlasaldiak zikloa diseinatu dute, esperientzia eta ibilbide egiaztatua duten pertsonen laguntzarekin.

Ekainaren 11n Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean urbanismoa, migrazioa eta euskararen arteko harremanaz hitz egingo da. Iñaki Martínez de Luna eta Oihana Santolaria del Campo arituko dira. Lehenengoa soziologoa da eta Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona 2023 Saria, euskarari, identitateari eta migrazioei lotutako ibilbide luzea duena; bigarrena arkitektoa, EHUko irakaslea eta ikertzailea, hirigintzak euskararen erabileran duen eraginari lotutako proiektuen alorrean. Elkarrizketaren ondoren, solasaldi bat hasiko da, eta solasaldi horrek jarraipena izango du, modu informalean bada ere, mokadu baten inguruan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp