Berri korporatiboak

2013/12/01

Batzorde Eragilea eta Iraunkorra

Azaroaren 21ean Bilbon burutu ziren Batzorde Eragile eta Iraunkorrak Eusko Ikaskuntzaren Eredu eta Oinarrizko Estruktura dokumentua onartu zuten. Horrez gain, goizean burutu zen bileran, bigarren gai nagusia egoera ekonomikoari lotutakoa izan zen, dagoeneko 2014ko aurrekontu prebisio bat aurkeztu zelarik.

Arratsaldeko bilera, Batzorde Iraunkorra, Bizkaiko Foru Aldundiko Batzarraldi aretoan izan zen, Josune Ariztondo Kultura Diputatuak harrera egin zuelarik. Bertan, Eragileak onartutako dokumentua onartu zen eta Batzar nagusi ez-ohizko baten deia egitea erabaki zen. Batzar Nagusi hau abenduaren 20an ospatuko da, 18.00tan, Donostian, bulegoetatik parte hartzeko aukera ere egongo delarik. Egoera ekonomikoa eta 2014ko prebisioetaz informatu zen, baita Fundazioen gaineko egoeraz ere. Azkenik, bazkideen altak eta bajak onartuak izan ziren eta Batzarrak bereziki gogora ekarri nahi izan zuen Demetrio Loperena zendu berriak egin zuen lan handia Asmoz Fundazioaren sorreratik gaur arte.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp