Eusko Ikaskuntzak bere egoera eta etorkizuna aztertu zituen etapa berriak sortutako baikortasun giroan.
Ekainaren 20an, Donostiako Miramar Jauregian, Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusia izan zen. Idoia Goikoetxea, erakundeko idazkari berria, izan zen saioa gidatu zuena. Arrate Arin Zuzendariak 2013ko jarduera memoria aurkeztu zuen eta argitaratutako laburpena eman zien Batzar Nagusiara joan zirenei.
Aurreko urteko balantzea eta emaitzak zein emaitza horien banaketaren berri Jose Maria Vergara Diruzainak eman zuen. Kontuetan ikus daiteke Eusko Ikaskuntzak nabarmen murriztu dituela gastuak, batez ere, azpikontrata eta hornitzaileenak, langileen berregituraketa eta berrantolaketa egiteaz gain. Oreka hau lortuta, berrabiarazteari ekin diezaioke, dauden baliabideekin ahalik eta gizarte balio handiena eskainiko duten proiektu berrien bidez.
Bere txostenean, Iñaki Dorronsoro Lehendakariak, abenduan Eredu eta Oinarrizko Estruktura berria onartu ondorengo Eusko Ikaskuntzaren jarduera lerro nagusiak aurkeztu zituen. Denok Gai prozesua nola doan aztertu zuen eta egiten ari diren Estatutuen erreforma landu zuen, bai eta barne antolakuntzako beste zenbait gai ere.
Ireki zen txandan, zenbait bazkidek hartu zuten hitza, galderak egin, edo Lekuona Saria, Eusko Ikaskuntzan emakumeak duen papera, Nafarroako Gobernuarekin dauden harremanak, Erdi Aroko Dokumentu Iturrien bildumaren etorkizuna, zein Asmoz eta Euskomedia Fundazioek izan dezaketen norabideaz galdetzeko.
Batzar ixteko, Lehendakariak esan zuenez, "herri honek Eusko Ikaskuntzak eskaintzen dituen bezalako guneak behar ditu". Adierazi zuenez, abian dauden aldaketek ilusioa sortzen duten "aukerak zabaltzea" suposatzen dute eta modu positiboan ikusten dituzte gizarte eragile eta erakundeek, Batzorde Eragileak azken hilabeteotan izandako topaketa ugarietan ikusi dutenez.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu
Irakurri gehiago
lotura informazio gehiago lortzeko.