Berri korporatiboak

2014/06/12

Batzar Nagusia

Eusko Ikaskuntzaren urteroko Batzar Nagusia ekainaren 20an izango da, ostiralez, 18.00etatik aurrera bigarren deialdian, Donostiako Miramar Jauregian.

Gurs

Gai ordenaren arabera, bazkideek baieztatu egin beharko dituzte Diruzain, Idazkari eta Idazkariorde izendapenak, hala badagokio. Era berean, 2013ko jarduera memoria, aurreko urteko balantze eta emaitzak bozkatuko dira, bai eta emaitza horien banaketa ere. Jarraian, 2014ko jarduera plana eta aurrekontuen xehetasunak emango dira. Eusko Ikaskuntzaren egoera aztertuko du Lehendakariak eta, besteren artean, Denok Gai prozesua nola doan azalduko du. Gainera, Asmoz eta Euskomedia Fundazioen egoera eta etorkizuna zehaztuko dira. Azkenik, galdera-erantzunen txanda zabalduko da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp