Berri korporatiboak

2007/01/01

Aviranetak amaiera bikaina eman zion Pio Barojaren Berrogeita hamargarren Urteurrenari

Irun, Eugenio Aviraneta Ibargoyenek bertan eman zuen haurtzaroaren parte bat, Hernani, ikasle izan zen bertan, eta zahartzaroko egoitza izan zuen Donostia hiriek hartu zuten Aviraneta, un conspirador guipuzcoano ikuskizuna.

Batez beste jende kopuru nabarmena bertaraturik, Eusko Ikaskuntzaren Gipuzkoako Lehendakariordetzak antolaturiko emankizunek amaiera bikaina eman zioten Pio Barojaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenari. Horretaz gainera, urtean zehar Eusko Ikaskuntzak hainbat alorretako pertsona ezagunak, hala nola kultura, zientzia, kirol, komunikabide edo erakundeetakoak, bildu zituen, hala nahi izan zuten bazkideekin batera, Pio Barojaren argitaraturiko azken liburuaren, "Miserias de la guerra" izenburukoaren grabazioan parte hartzeko. Irakurraldi hori entzungai dago Euskonews & Media aldizkariaren 367. alean.

Irakurtzeko gonbita

Paco Sagarzazu antzezleak irakurria eta Juan Aguirre Eusko Ikaskuntzako bazkideak idatzia, Aviraneta, un conspirador guipuzcoano ikuskizunak azpijokari erromantikoaren eredu den Barojaren arbaso horren bizitza deskribatzen du, hitzez eta proiektaturiko irudien bidez. Independentzia Gerratik I. Karlistaldira bitarteko euskal historiaren garaia agertarazten du, nahaste politikoaren antzean denok maisutzat duten euskaldun liberal, kontradiktorio eta irri-maltzurraren ikuspegitik kontatua.

?Memorias de un hombre de acción?

XIX. mendeko bidegurutze politikoan kokaturiko pertsonaiarenganako hurbiltze entretenigarri gisa eta, batez ere, Pio Barojak, Memorias de un hombre de acción izenburupean bildurik, arbasoari eskaini zizkion abentura eleberrietan sartzeko gonbidapen erakargarri gisa pentsatua da ikuskizuna.

Ikusle askok jarraitu zituzten emanaldiak eta interes handiz hartu zuen Paco Sagarzazuk gidaturiko narrazioa, horren antzezpen bikaina txalotu zutelarik hiru funtzioetako bakoitzaren amaieran.

San Telmo

El Museo donostiarra fue insuficiente para acoger a todo el público que se acercó para asistir a Aviraneta, un conspirador guipuzcoano.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp