Basque songbook

Original title
XARMAGARRIA, JEIKI, JEIKI (Variante)
Standardized text
XARMAGARRIA, JAIKI, JAIKI
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
BANKA
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1.-Xarmagarria, jeiki, jeiki,
Etziradeia loz ase?
Zure onduan gabiltzan gaixuak
Ez gituzu, ez, logale.
Idekaguzu bortañua:
Adixkidiak girade.

2.-Nik eztizut idekitzen
Gau ilhunian bortarik;
Barnian denak ezpaitaki
Kanpuan denaren berririk.
Txauri bihar egunaz eta (Zato)
Etxian izain naiz bakarrik.

3. Kontrapasak hiru puntu,
Arrabita zurdetan.
Aspaldi enuzu izan
Neskatila gaztetan,
Ez eta ere argirik piztu
Gauaz ostatuetan.

4.-Zerendako eztuzu piztu
Ostatuetan argia?
Orai ere hobe zinuke
Botoilarekin ogia,
Borta ondo hortan egon gabe
Neska gaztien guardia."