Basque songbook

Original title
MAITE MAITEA YAIKI YAIKI
Standardized text
MAITE MAITEA JAIKI JAIKI
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
BAZTAN
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1.-Maite maitea, yaiki, yaiki,
Etziradia loz ase?
Zure ondoan gabiltzen gaizok
Ez giradia lo-gose.
Ideki zazu bortaño ori:
Adiskideak girade.

2.-Nik eztitut idekiko
Gau illunian bortarik;
Barrenekoak ezpaidaki
Kanpokoaren berririk.
Atoz bihar egunaz eta
Nerau izain niz bakarrik.

3.-Etorriko nintzake, bainan
Urruti zaude, maitia.
Errankizunen beldur ezpanintz,
Pasa nezake bidia.
Ortan konsidera ezazu,
Aditzen nauzun, neria.

4.-Zure lurrian arantzaño bat
Nahi nikezu ere landatu.
-Neure lurrian arantzaño ori
Landatuko ere ez duzu.
Zuazi zere errira eta
Arantza ura an duzu."